Eskualdeko turismoa sustatzeko Plan Estrategikoa garatuko du Aiaraturrek

Aiaratur Turismo Sustapeneko Elkarteak lizitazioa ireki du eskualderako Turismoaren Plan Estratategikoa (2013-2017) sortzeko asmoz. Bertoko eragileekin batera landuko den turismo-estrategiak Aiaraldeko turismo etorrera handitzea eta lehiakorrago bilakatzea du helmuga. 2017ra bitarteko plan estrategikoa diseinatuko da bertan.

Aiaratur Turismo Sustapeneko Elkarteak lizitazioa ireki du eskualderako Turismoaren Plan Estratategikoa (2013-2017) sortzeko asmoz. Bertoko eragileekin batera landuko den turismo-estrategiak Aiaraldeko turismo etorrera handitzea eta lehiakorrago bilakatzea du helmuga. 2017ra bitarteko plan estrategikoa diseinatuko da bertan.

Natxo Urkixok Aiaraturreko lehendakari gisa aurreratu duenez "turismoaren alorrean lan lerro nagusiak zehaztuko dira, eta beraz, eskualdeko jarduera turistikoa planifikatzeko, sustatzeko eta kudeatzeko tresna" izatea espero dute.

Plana burutzeko epea lau hilabetekoa da eta  ezinbestekoa izango da bertoko eragileen parte hartzea "horrela bakarrik lortuko baitugu errealitateari egokitutako plana egitea, eta merkatu turistikoaren joeren arabera moldatzea", gaineratu du Urkixok.

Eskualde lehiakorra turismoaren begietarako

Plan Estrategikoa lau urteko epean gauzatzeko diseinatuko da 4 hilabeteko epean. Hala, plan berriak lurraldeko baliabide turistikoak aztertu beharko ditu: eskaria eta eskaintza, egungo baliabide eta zerbitzuei norabide berria eman, azpiegiturak egokitzeko premia eta barne antolaketako eredua berregokitu... Azken finean, "egungo testuinguru zailean geure eskualdea lehen mailako helmuga turistiko lehiakorra bilakatu dadin" beharrezko urratsak emango dituztela azpimarratu du Aiaraturrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide