Damaso Casadoren lekukoa hartu du Raul Arzak (Laudio, 1963) joan den astean. Laudioko Lanbide bulegoko teknikari lanetan aritua da profesionalki, eta lan munduko zientzietan lizentziatua da, besteak beste. Trebakuntza eta prebentzio arloetan eman ditu bere orduak, teknikari gisa.
UGTko militantea da 1984az geroztik. Azken urteetan antolakuntza eta komunikazio ardurak bete ditu sindikatuan, eta Barakaldon ospatu berri duten XI.Kongresuan izendatu dute Idazkari Nagusi.
Pilar Collantes zen bigarren hautagaia postu horretarako, eta 24 bozkaren aldea izan da bata eta bestearen artean. %55,65eko babesarekin, orain arteko estrategia eta bide berarekin jarraitzeko hautua egin dute Arzaren hautagaitzarekin.
Zuzendaritza lan talde berria izango du Arzak
Azken urteetako hiru kidek bakarrik jarraituko dute datozen lau urteetan zuzendaritza talde berrian: Maribel Ballesteros (Ekintza Sindikala), Esperanza Morales (Politika Soziala) eta Arza bera, Idazkari Nagusi gisa. Taldea osatzeko izen berriak ondorengoak dira: Gustavo Garcia (Antolakuntza eta Komunikazio Arloko idazkaria), Javier Gonzalez (Administrazioa), Arantza Ruiz (Arabako idazkaria), Tomas Rodero (Bizkaikoa) eta Felipe Javier Pascua (Gipuzkoakoa).