Javier de Andresek hedabideetan adierazi duenez, arabako errepideetan moto gidarientzako babes hesiak ezarriko dituzte, eta baita zeharbideetan abiadura neurriak egokitu ere.
Diputatuen Biltzarrak "bideko segurtasuna hobetzeari begirako neurri prebentibo eta aringarriak" onartu ditu arabako foru errepide sarean aurrera eraman daitezen. Gastuen kontrola "zorrotza den garai hauetan", 2007-2011 urte bitarteetan izandako istripu eta arazoak hartu dituzte kontuan non eta zer egin erabakitzeko momentuan. Udalek eta gainontzeko instituzio publikoek egindako eskaerak ere aintzat hartu dituzte.
Larrinbe eta Amurrio
Abiadura kontrola ezarriko dute herri hauek zeharkatzen dituen A-624 errepidean. 2013ko abenduaren 31rako erabakitako hobekuntzak burutu beharko dira.