Gorobel Mendizerran autoak erabiltzearen inguruan araudia sortu du Aiarako Udalak. Duela urte bete inguru hasi ziren artzainekin elkarlanean eta ohikoan erabiltzen diren bideak aztertu zituzten. Arabako Aldundiarekin eta Gorobeleko artzainekin batera erabaki dute zein bide erabili ahal izango den hemendik aurrera.
Baso bideen araudiko xehetasunak
Portillo del Arotik Mojonaltora doan bidea edonork erabili ahal izango du. Eremu hauetatik aurrera, artzainentzako lanerako bideak markatuta egongo dira eta eurek izango dute soilik aukera hauek erabiltzeko. Horretarako, baimen berezidun txartelak baliatuko dituzte. Explotazio bakoitzeko txartel bi izango dituzte, eta horiek izango dute eskumena pistetatik ibiltzeko.
Portillo del Aron eta Kobatan aparkaleku bana prestatuko dira txartela ez dutenek oinez jarraitu ahal izan dezaten. Josu Artetxe Aiarako alkatearen esanetan, "ingurugiroarekiko oreka bat ezarri nahian" erabaki dute araudia ezartzea.