Xakean ikasteko aukera emango dute apiriletik aurrera

Apirilaren 20tik aurrera, Xake Ikastaroa antolatu du Laudioko Xake Taldeak. Apirilaren 12ra arte izena emateko aukera izango da, eta ikastaro honetan interesa duen edozein maila eta adineko jendeak parte hartu dezake ere. Jon Zaballa taldekideak Aiaraldea Irratian jakinarazi duenez "gazteak animatzea" dute xede.

Larunbat goizetan ordu bat eta erdiz arituko dira Xakean ikasten eta jokatzen. Parte hartu nahi duenak laudioxake@gmail.com emailera idatziz edota  665 721 875 telefonora deituz egin dezake.

Jaiak eta Euskal Liga

Amurrio, Laudio eta Ugaoko gazteak biltzen dira talde honetan, eta urtero Amurrioko Jaietan ekintza berezia antolatzen dute Santi Gonzalezen laguntzaz. Bera, nazioartean ezaguna den jokalari euskal herritarra da, eta harekin aldibereko partidak jokatzeko aukera izaten da. 10 tablero prestatu, eta nahi duenak bere aurka aritzeko aukera izaten du.

Bestalde, aurtengo Arabako Txapelketa irabazi dutela-eta, datorren urtean Euskal Herri mailan arituko da Laudioko Xake taldea, eta 10 talderekin lehiatuko dira "Euskal Ligan".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide