Olentzero eta Mari Domingi: "Euskarak elkartzen gaitu, euskara ahora!"

Basotik jeitsi eta Laudioko kaleak zeharkatu ostean herriko plaza bete betea zela, mezu bat eman nahi izan ziguten Olentzero eta Mari Domingik, balkoitik balkoira kantari arituta. Behar gehien dutenekin akordatu ziren lehenik: "Zenbat lagun ikusten dugun lanik gabe, zenbat senitarteko zintzo etxea galdu behar gorrian bizi ezinik, zenbat...ai hau tristura!". Argi adierazi zutenez, aurten zorroa gainez dakarte: "Zenbat gauza eskatu diguzuen! Denak ezin ordea!".

Basotik jeitsi eta Laudioko kaleak zeharkatu ostean herriko plaza bete betea zela, mezu bat eman nahi izan ziguten Olentzero eta Mari Domingik, balkoitik balkoira kantari arituta. Behar gehien dutenekin akordatu ziren lehenik: "Zenbat lagun ikusten dugun lanik gabe, zenbat senitarteko zintzo etxea galdu behar gorrian bizi ezinik, zenbat...ai hau tristura!". Argi adierazi zutenez, aurten zorroa gainez dakarte: "Zenbat gauza eskatu diguzuen! Denak ezin ordea!". Laudioko haurrei eskaera egin zieten "lagundu zuen aita eta amari, eta zuen amama eta aitita xaharrei batez ere, lagundu egiezue; eta zuen laguntto guztiei ere bai" denok elkarri lagunduz.

Euskal Herria kolore anitzez eraiktzeko deia luzatu zuten. Horretarako, "langileak behar ditugu" egunero egunero gure inguruan bizi diren "ankerrei" aurre egiteko. 

Palestinaz, Siriaz, genero indarkeriaz, arrazakeriaz... eta beste gai ugariz aritu zen Olentzero balkoitik. Gosea, herrien askapena... eta "askatasun haizekirri bat hasi dela zabaltzen" sumatu zute biek.

"Euskarak elkartzen gaitu"

Euskarak elkartzen gaituenez, euskara ahora eramateko eta mingaina dantzatzeko mezua izan zen borobiltzekoa, noski. Datorren negura arte Mari Domingi, Olentzero eta ikazkinak mendiko etxolan egongo dira, lanean. Urte beteren buruan berriz, herrietara jaitsi eta ilusioa barreiatu asmoz. Atzo agurtu ziren hitz berdinekin bukatuko dugu guk ere: "Eguberri on! Bon nadal! Salam alekum! Feliz natal!" eta beste hainbeste zorion!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide