Lipmesako langileek mobilizatzeko deia egin dute

Aretako Lipmesa (Qinton Hazzel) enpresako Komiteak eta langileen asanbladak, euren egoera larria salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte. Besteak beste, datorren astelehenerako manifestazioa deitu dute eguerdiko 12:00etan. Laudioko Lamuza Plazatik aterako da mobilizazioa, eta adierazi dutenez "150 langileren kaleratzea edota enpresaren itxiera" gerta daiteke datozen asteetan.

Aretako Lipmesa (Qinton Hazzel) enpresako Komiteak eta langileen asanbladak, euren egoera larria salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte. Besteak beste, datorren astelehenerako manifestazioa deitu dute eguerdiko 12:00etan. Laudioko Lamuza Plazatik aterako da mobilizazioa, eta adierazi dutenez "150 langileren kaleratzea edota enpresaren itxiera" gerta daiteke datozen asteetan.

Klarius Taldeak azken bi urte eskasetan enpresa egoera ekonomiko oso kezkagarrira eraman dutela salatu dute prentsara igorritako oharrean "Ez dugu askotan lehengaiak erosteko aukerarik izan, eta hortaz, ezin izan diegu eskariei erantzun. Abenduan bukatuko den bigarren EREan aurkitzen gara orain". Abendutik aurrera enpresa leihaketara aterako dute, eta enpresariek diotenez, norbaitek Lipmesa erostea litzateke irteera bakarra.

Guardianeko langileen eredua

Guardianeko langileen borroka eredugarritzat jo dute Komitekoek, eta era berean, lortutako emaitza positiboarengatik zoriondu nahi izan dituzte. Euren kezka, hala ere, hortxe dago. Izan ere"zoritxarrez, borroka bat bukatu eta beste bat ireki da".

Herritar eta langileriari gonbidapena

Datorren abenduaren 24an kalera ateratzeko deia luzatu dute langileek. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide