Bihar, abenduak 16, eta abenduaren 30ean, Luiaondoko Sozialean izango dira haur eta familiei zuzendutako euskarazko jarduera hauek.
Gabonetako eskulan tailerrak
Igande honetan arratsaldeko 5etatik 7etara gidatutako saioa izango da herriko Sozialeko Aretoan. Antolatzaileek argitu dutenez, 6ak aldera, atsedenaldia egin eta askaria egongo da umeentzat. Horrez gain, argitu nahi izan dute, etortzeko asmoa duten familien artean banatuko dutela materiala.
"Tina" haur-antzerkia
Abenduaren 30ean ordutegi eta leku berean egingo dute zita. Zirkun Zirkoren eskutik, txontxongilo eta antzerki ikuskizuna izango da, ondoren, Gabonetako posta-ipuin-komiki leihaketaren sari banaketa egingo dute eta bukatzeko, askaria.