Aiarako Kuadrillak eta Urduñako Udalak Eskualdeko Enplegu Plana abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya 2012ko abe. 1a, 12:09

Eskualdean lanpostuak sortzeari begira, Eskualdeko Enplegu Planean zehazten diren ekintzei oniritzia eman zieten joan den azaroaren 27an,  Aiarako Kuadrillako eta Urduñako alkateek.

Lanbide erakundearen laguntza izango da honetarako, eta datozen denboraldirako ikastaro anitz aurreikusten dituzte.

Aurreikusitako ikastaroak

- Hirugarren adinekoei arreta eta zahartze aktiboaren inguruko ikastaroa.

- Eraikin sostengarrietarako egiturak soldatzeko ikastaroa. 

- On-line bidezko aukerak.

- Agroekologia.

- Autoikasketa eta autoenplegua.

 Aiarako Kuadrillako presidenteak, Mikel Lasak, adierazi duenez, 304.478,82 €-ko gastua izango da ekintza plan honetan, eta Lanbidetik, 208.000€ inguru jasotzea espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide