EAJk aurkeztutako mozio baten bidez, BILDU Gobernu Taldeari "hilabete baten buruan, Hirigintza, Ingurumen eta Lanen Batzorde Informatiboan, Hiri Antolamenduaren Plan Nagusiaren berrikuspenaren eta ingurumen eraginaren ebaluazio bateratuaren ikerketaren erredakziorako aholkularitza kontratua martxan jar daitezen planifikazioa ezarri dezala" eskatu dio.
2011ko abenduan, gogoratu dutenez, HAPNren berrikuspena aurreko esleipendunekin kontratua egiteko erabakia adostu zuen Udal Goberdu Taldeak, eta ondorioz, une honetan III atalari ekin beharko litzaioke, hau da, "oinarri estrategikoen erakusketa eta herritar berrikuspen eta zuzenketa".