Geltoki Plazako aparkaleku berria egokitzeko lanak hasi dira honez gero, eta bertan, autoak aparkatzeko 50 plaza atonduko dira. 2013rako, berriz, beste aparkaleku bat egokituko da Arteko Aldapan, Jauregia auzoa eta Ubaltorre kaleen artean. Bigarren gune honek 40 ibilgailurentzako lekua izango du.
Udalerrian dagoen aparkalegu eskasiak eta alde zaharreko trafikoa erregulatu beharrak bultzatu du erabaki hau, Artziniegako Bilduren ustez, eta erregulazioa atzeratzearen zergatia ez azaltzea leporatu dio EAJri komunikabide honi igorritako ohar baten bidez.
Lantzen ari diren eremuan, gune bat utziko da etorkizunean umeentzako ekipamenduak jartzeko.
Informazio ezagatik kezkatuta
Diotenez, "arazoa da, berriro ere, udalak ez duela informazio nahikorik eman eta auzoko gehienek honen berri izan dutela hondatzaileak sartu diren egunean bertan. Nahasmena oso handia izan da eta dena udalak ez duelako ematen herritarrek behar duten informazioa. Onartezina da goizeko zortzietan lanak hasi eta arratsaldeko hiruretan abisuak jartzea etxeetan". Artekaleko lanekin berdin gertatu zela salatu dute.
Erantzun eske
Urriaren 17an Bilduk hainbat galdera erregistratu zituen Alde Zaharreko trafikoa erregulatzeko ordenantza atzeratzearen arrazoiak eskatuz.