AITANA IZAGIRRE (Zollo, 1993) Zolloko San Martin jaien prestaketetan murgilduta dago. Ostiraletik igandera egitarau oparoa prestatu dute.
Zolloko San Martin Jaiak izango dira asteburu honetan. Zelan doaz prestaketak?
Egia esan behar badogun, aurten inoiz baino lehenago hasi gara jaiek prestatzen. Normalean, irailan hasten bagara ere, aurten lehenengo batzarra uztaila inguruan egin genuen. Bi bileratan baina, jai danak genituen antolatuta! Eta horregatik agian apur bat erlaxatu gara eta orain azkeneko egunetan topera gabiltza. Halere, egitarau oparoa dakargu. Barikuen, Madarikatu bakarlari ugaotarra igoko zaigu oholtzara eta ondoren Zirkinik bez erromeri taldea. Batez ere herriko jendearentzat izaten da lehenengo gaua, aurten halere ugaoko jendea ostiralean ere animatzea espero dugu. Zapatu goizien, Txan Magoa izango dugu etxeko txikienentzat (eta ez hain txikientzat). Gaubien, jende piloa espero da, eta gurekin Exaixu, Amurrioko Mandoilek, Itziarren Semeak eta Tximeleta taldeak izango ditugu. Herrikoentzat, egun berezie da domekakoa, San Martin egune hain zuzen. Egunean zehar, pelota partidue, harri zulatzaileak, albokariek eta gaubien txarrikie eukinguz, non danok batera afalduko dogun. Eta noski, mundu guztie gonbidatute dau.
Odolosteak egiteko ohitura mantentzen duzue.
Bai, San Martinetarako mortzillak egiten jarraitzen doguz urtero, herriko andra nagusiek erakutsi diguten moduen. Atzo bertan batu ginen danok herriko txokoan egiteko, antzinako eran eta auzolanean. Urteko lehenengo mortxillek dire, eta fama handie hartu daurie inguruen. Jende asko etorten da gurera probetan. Hemen, kipula eta porru asko daroie, arroz apur bet eta txarrien odol eta koipea. Gure sekretue, espezie ezberdinetan dau: kanela toketxu bet, pipermin beltza, perejile eta batzutan baita gindilla zatitxu bet ere.
Zer ez du ahaztu behar, jaietara hurbiltzen denak?
Ez dezala inork euskara etxien ahaiztu, ezta irria bez, dantzarako gogoa, edo koloreak be boltsoan sartu: morea, gorria, berdea… Sua ekarri bihotzean, eta eeukitekotan jertse potoloa, hotzik ez pasetako. Ahaztekotan… erlojua!