Hirugarrenez antolatu dute APILLeko taberna eta jatetxe batzuen artean,"Pintxo eta kazolatxo mikologikoen ibilbidea". Aurreko edizioetako arrakasta baloratu ostean, azaroaren 1ean hasi eta 4ra bitartean asteburua dastatzeko aukera izango da Laudioko hainbat tokitan. Ibilbide honetan kupoia hartu eta sei dastaketa leku ezberdinetan egiten dituenak, Saloura bidaia baten zozketan parte hartu ahal izango du.
Antolatzaileen esanetan, 18 pintxo eta 16 perretxiko eta zizenn kazolatxo prestatuko dituzte aurten. Denak zehazturik azaltzen dira ondoko eskuorrian, taberna bakoitzaren eskaintza zein izango den iragartzen delarik.
Saloura bi pertsonentzako bidaia eta 10 menu mikologiko zozketan
Bidaiaz gain, menuak ere zozketatuko dira ekimen honetan. Horretarako kontuan hartu beharreko baldintza bat ere badugu, zigilatutako 6 lekuetako bat, Laudioko periferietan kokatutako jatetxe edo tabernetan kontsumitutakoa izan beharko dela.
22 leku hauetan eskuragai izango dira bete beharreko kupoiak, baita www.laudiocomercial.com atarian ere. Bete ondoren, lokaletan kokatutako buzoietan sartu beharko dira kupoiak eta igandean gauek 23:00etan bukatutzat emango dute ekimena. Zozketa, berriz, azaroaren 7an izango da APILLen egoitzan, eta Pintxo eta Kazolatxo Onenen sari banaketa 9an egingo dute Gastronomia Museoan.