Merkatari elkarteek salmenta sustatzeko kanpaina abiatu dute

Bai Amurrion eta baita Laudion ere, APILL eta APYMCA merkatarien elkarteek bezeroekiko harremanak estutu eta bultzatzeko kanpaina abiatu dute beste behin ere, "Harraskatu eta irabazi" izenez ezaguna dena. Astelehenean Amurrion hasi zuten boletoen banaketa. Txartel gehienek opariren bat izaten dute harraskatu ondoren: erosketetarako bonoak, tabernetan kontsumitzeko aukera, detailetxoak...

Amurrion datorren igandera arte

Kanpainan parte hartzen duten merkatal guneek, hala iragarri eta adieraziko dute publikoki kartel baten bidez. Amurrioren kasuan 7.000 euro oparitan banatuko dituztela adierazi dute APYMCAtik.

Laudion datorren asteazkenera arte

Laudion aldiz, atzo hasi eta urriaren 24ra bitartean mantenduko dute ekimena. 0'50 zentimoren truke 12.000 opari banatuko ditu APILLek, eta hauen artean menuak, kafetegi eta tabernetako kontsumizioak... Guztira 17.750 eurotan baloratu dute oparien zakua.

Kartelaren bidez jakinarazioko da zein merkatarik parte hartuko duen ekimenean, eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak, www.laudiocomercial.com webgunera jo dezake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide