XXXII.Udazkeneko Mikologia Astea antolatu du Laudioko Perretxikozaleen Elkarteak. Ohikoa denez, garai honetan plaza betetzen dute ehundaka espezie erakusgai eta dastagarri jarriz. Aurten urriaren 29ean izango du hasiera, eta azaroaren 4ra bitartean, ekintza ugari izango dute laudioarrek eskura.
Cristobal Burgosen ikus entzunezkoen proiekzioa izango da lehen egunean, 19:30etik aurrera Euskal Gastronomia Museoan. Asteartean berriz, ordu eta leku berean Jon Mikel Urrutiaren -Tolo Jatetxea- gastronomia erakustaldia egingo dute. Asteazkenean Alfredo Conde argazkilari naturalistaren hitzaldiaz gozatuko dute perretxikozaleek.
Perretxiko bila, larunbatean
Perretxikoak batzeko mendi ibilaldia antolatu dute elkarteko kideek, eta arratsaldean, hauen sailkapenari ekingo diote Mikologikako Aretoan. Igandean 10:00etatik aurrera jendetza biltzea espero da, urtero legez, Perretxiko Erakusketan. Goizean zehar egurrezko perretxikoen erakusketa egingo da Mungiako José Azategi omenduz. Haur eta gazteentzako marrazki lehiaketa, batetik, eta Gastronomia Lehiaketa, bestetik, girotze aparta egingo dute trikitilariek. Zer dastatua egongo da, noski.
Errezeta-liburuaren aurkezpena lehenago
Urriaren 22an, arratsaldeko 19:30ean Euskal Gastronomia Museoan bertan egiteako den "antzinako eta gaurko errezetak" liburuaren aurkezpena antolatu du Laudioko elkarteak, Mikologia Astearen aurrekari gisa.