Oxigenoa Euskarari gazteak (12-16 urte), mendizaletasuna eta, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa berezi bat da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa... Laudio Udaleko Euskara Arloak antolatzen du eta ikasturte honetan, egitasmoaren 4. edizioa izango da.
Ikus ezazu zer nolako abenturak biziko dituzten gure gazteek (saka ezazu gainean egitaraua ikus edo eskuratzeko): OXIGENOA EUSKARARI - 2012-2013
Egunotan egitasmo hau zuzentzen duten Julen Reketa eta Leire Urretxu mendi gidariak udalerriko DBHko ikastetxeetatik ari dira pasatzen eta aurkezpena egiten.
Horrez gain, urriaren 18an, osteguna, eta 18:30-20:00 ordutegian proiektuan parte hartutako gazteek ekimenaren aurkezpen irekia egingo dute, irudi, bideo eta abarrez lagunduta. Ez galdu: Herriko Plazako hitzaldietarako udal aretoan izango da.
OHARRAK: Euskara