Tenak, Amilburuk, Izagak eta Lopez de Santiagok egin dute aurrera Arabako Bertsolari Txapelketan

Aiaraldeko bertsolariek ez dute zortea alde izan Arabako Bertsolari txapelketako aurrekanporaketetan. Izan ere, Iñaki Cabeza eta Julen Eizagirrek ez dute lehian aurrera egin. Ondorioz, lau izango dira txapelketan Aiaraldea ordezkatuko duten bertsolariak: Ainhoa Comas, Unai Mendibil, Izar Mendiguren eta Serapio Lopez.

Aiaraldeko bertsolariek ez dute zortea alde izan Arabako Bertsolari txapelketako aurrekanporaketetan. Izan ere, Iñaki Cabeza eta Julen Eizagirrek ez dute lehian aurrera egin. Ondorioz, lau izango dira txapelketan Aiaraldea ordezkatuko duten bertsolariak: Ainhoa Comas, Unai Mendibil, Izar Mendiguren eta Serapio Lopez.

Larunbatean jokatu ziren Saratxoko txokoan aurrekanporaketetako azkenengo bi saioak. Bazkalaurretik Julen Eizagirrek, Paula Amilburuk, Amaia Lasagak, Uxue Ruiz de Arkautek, Andoni Murgak eta Xabi Lopez de Santiagok kantatu zuten. Arratsaldean, aldiz, Oier Arbinak, Maria Izagak, Andoni Murgak, Iñaki Tenak, Unai Argotek eta Josu Olano aritu ziren kantuan. 

Epaileen iritziz, Paula Amilburu, Maria Izaga, Iñaki Tena eta Xabi Lopez de Santiago izan ziren hobekien jardun zuten bertsolariak. Ondorioz, 2013an abiatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan kantatzeko aukera izango dute. 

Arabako Bertsozale Elkartearen aburuz, inoizko txapelketarik handiena izango da 2013koa, "52 bertsolarik eman dute izena". Aurrekanporaketa fasea irailean zehar burutu dute; sei saio izan dira eta 36 bertsolaritik hamabik egin dute aurrera. Horien artean daude Orlando Arreitunandia, Iker Pastor, Unai Bengoetxea, Beñat Oribe, Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Maialen Saez de Okariz, Iker Olabarrieta, Paula Amilburu, Xabi Lopez de Santiago, Iñaki Tena eta Maria Izaga. Urtarriletik aurrera 2011ko txapelketan finalerdietara iritsi ziren bertsolariekin kanporaketak izango dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide