Aurkeztutako mozioan “Bilduren Gobernu Taldeari, Udal Garapen Agentzia, beharrezkoak diren baliabide pertsonal eta materialez horni dezala” eskatu dio, “bertatik garatutako Ekonomia Sustapenerako eginbeharrekin jarrai dadin eta kualifikatutako langile teknikoak ez kaleratzearren”.
Ikasturte hasierarako lankidetza eskaintza
Mikel Lasa, Nando Lacalle eta Maider Basterrak atzo goizean emandako prentsaurrean adierazi zutenez, “Laudiorentzako landutako eta adostutako proiektu estrategikoak egite aldera, lankidetza eskaini” diote Bilduri, “Laudioren erabateko geldiarazpena ekiditeko xedearekin”.
Azpimarratu dutenez, ikasturte berrian gai hauek jorratzeko bereziki luzatu dute laguntza: Formakuntza eta enplegua, Garapen Agentzia, Plan nagusiaren berrikuspena, Goikoplazaren afera, Ugarteko biribilgunearen proiektua bideratzea, eta Udal erabilera anitzeko aretoan proposamen bat lantzea.