Ohi bezala, Laudioko San Roke jaien bitartean, San Bartolome auzoko jaiak datoz. Larunbat eta iganderako, egitarau betea antolatu dute auzokideek.
Gozatzeko aukera eta parranda
Abuztuaren 18an hasiko dute festa, txupinazioarekin. 10:00etatik aurrera izango da hori, eta jarraian Latiorro auzune osotik kalejira egingo dute, jai giroa zabalduz. Tortila leihaketa, tomate eta mahats dastaketa, esku pilota, zaldi gaineko ibilaldia, marrazki leihaketak, txingak, buru handiak... haur eta helduak dibertitzeko aukera ugari izango da goizean zehar. Arratsalderako berriz, haurrentzako tailerrak eta animazioa izango dira. Herri kirolak, harri narrasketa, iluntzean odoloste jana eta gauerako, "Dantza Alai" taldearekin erromeria izango da. Goizeko ordu bietan, txokolatea banatuko dute.
Bazkaria egingo dute igandean
Igandean kalejira eta puzgarriez gain, Kross Herritarra antolatu dute Larrean. Mozorro lehiaketa, buruhandiak, gargantua eta aparraren jai erraldoia izango dira eguneko ekintzetako batzuk. Bazkari herrikoia 14:00etan izango da eta ondoren, "Nueva presion" taldearekin dantzatuko dira bertaratzen direnak. 21:00etan zezen mekanikoa eta karaokea martxan egongo dira, eta gauarekin batera, 23:00etan amaiera emango zaie jaiei suziriarekin batera.