V. Urteurrena izango da aurten. "Arantza Bidea" izena jarri zioten mendi ibilbideari, eta urtero legez, urduñarrek Arantza Aginako omeduko dute abuztuaren 11n.
Larunbatean, goizeko 9:45ean elkartuko dira suhiltzaileen parean, martxa abiatzeko. Oinez egingo dutenak Delikako Paul auzoraino autoz joango dira. Autoz igoko direnak, ordea, ibilbidea mendate gaineko aparkalekutik hasiko dute 11:30ean.
Hamabietan, hamaiketakoa
Arandoko Balkoian izango da hamaiketakoa, eta omenaldi xumea jasoko du bertan.
Informazio gehiago duzue blogean.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=Db0v9Rdvr-s&feature=youtube_gdata_player width:360 height:250]