Astearte honetan, uztailak 3, Kultur Etxean elkartuko dira "Made in Laudio" ikuskizunean laguntzaile eta partaide izan nahi duten herritarrak. Bilera hau ideien ekaitza egin eta proiektuak hobetzeko asmoz egin nahi dute antolatzaileek. Horretarako, bideo eta eszenatokiko proiektuen aurkezpena egingo da eta behar teknikoak aztertuko dira bertaratutakoen artean.
Parte hartzeko gonbidapena
Ikuskizuna zer nolakoa izan behar den eztabaidatu eta adosteko asmoz, "Made in Laudio"ren aurtengo ikuskizunaren ateak zabaldu nahi izan dituzte, interesa izan dezakeen edonori parte hartzeko gonbidapena eginez. Aurtengo edizioa herriko plazan izango da, abuztuaren 22an gaueko 10etatik aurrera, Berakatz Egunean.
Hartuemanean jarri nahi duenak, madeinlaudio@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake. Baita informazio zuzenagoa eskuratu ere www.madeinlaudio.com atari digitalean.