Auzokideen eskariari erantzunez, Arrañon bide-seinale bat jarri dute auzuneko planoa irudikatuz. Zaharren egoitza zegoen lekuan kokatu dute.
Landaluzeko parkerako ekipamendu berria, laster
Bestalde, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduko du Landaluzeko haur eta nagusientzako parkerako ekipamendu berria, Obra Txikien Foru Planaren bitartez. 22.000 euroko diru laguntza eman dio Laudioko Udalari, berau erosteko eta jartzeko. Lanak guztira 34.000 euro balio du.
Adierazi dutenez, 7.000 euroko partida bat eginda zeukan Udalak, eta ondorioz, beste 5.000 euroko inbertsioa egingo du honetan.
Proiektua lantzen ari dira teknikariak.