Laudioko udal ordezkari guztiek bat egin dute Amurrioko Epaitegia mantentzearen alde

Amurrion, Arabako lehenengo Barruti Judizialean 985 kilometro koadro dituen eskualdeko udalerri guztientzako zerbitzua ematen da, 40.000 biztanlerentzako, gutxi gorabehera. Azken aldian, herri eta udal ordezkari ugarik egin bezala, Laudioko Udalak ere publiko egin du gai honen inguruan adostu duten adierazpen instituzionala.

2010eko azarotik Amurrioko Bulego Judizialean geroz eta espediente gehiago bideratu direla azpimarratu nahi izan dute Udal ordezkariek, “eta 2011n %20,28 hazi dira”. Hori dela eta, Laudioko Udalak aho batez honako hau izenpetu ditu jarraian azaldutakoak.

Amurrion, Arabako lehenengo Barruti Judizialean 985 kilometro koadro dituen eskualdeko udalerri guztientzako zerbitzua ematen da, 40.000 biztanlerentzako, gutxi gorabehera. Azken aldian, herri eta udal ordezkari ugarik egin bezala, Laudioko Udalak ere publiko egin du gai honen inguruan adostu duten adierazpen instituzionala.

2010eko azarotik Amurrioko Bulego Judizialean geroz eta espediente gehiago bideratu direla azpimarratu nahi izan dute Udal ordezkariek, “eta 2011n %20,28 hazi dira”. Hori dela eta, Laudioko Udalak aho batez honako hau izenpetu ditu jarraian azaldutakoak.

Adierazpenean aho batez hitzartu dute

Alde batetik, Amurrioko Barruti Judiziala kentzeko proposamenaren aurka agertu eta erabateko errefusapena azaldu du Laudioko Udalak, Amurrioko Epaitegia mantentzea defendatuz. Zilegi deritzote, jasotzen duen lan karga maila zein den ikusita Barruti honen existentzia legitimatzea. Euren hitzetan, “eskualdeko azpiegitura honetako langileen eta inbertsioen arrazionalizazio eraginkorra ekarri du. Ikuspuntu ekonomikotik zerbitzuen aprobetxamendu arrazionala ahalbidetu du eta profesionalen eta herritarren erosotasunerako, bulego judizialaren antolamendu egokia ekarri du”.

Bestalde, Justizia Jauregiko langileekin eta bertako prokuradore zein abokatuekin solidarizatu, eta sostengua erakutsi nahi dio Udalak.  Amurriokoa kentzeko proposamenaren aurka agertu eta elkarrizketa zein negoziazioaren bidea erabilita, langile horien etorkizunerako soluzio onena bilatzeko eta beren lanpostuak ziurtatzeko nahia agertu dute sinatzaileek. 

Hiriburuarekiko komunikazio eza

Era berean, salatu dute egungo garraio eta komunikazioak errepide bitartekora bakarrik mugatzen direla, eta ondorioz, Gasteizera zuzenean heltzeko biderik ez dagoela, komunikazio-arazoa larrituz. Neurri honek, aurrerago aipatutakoez gain, justizia geldo eta masifikatua ekarriko du Araba guztirako.

Barrutia ixteko asmoa geldiarazteko beharrezkoak diren indarrak batzeko, sektore profesionalekin zein sozialekin kontaktua mantentzeko konpromisoa azaltzen du Laudioko Udalak. Eta horrez gain, adierazpen hau gaian esku hartzea izan dezaketen entitate eta instituzioei luzatuko zaiela adierazi dute aho batez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide