Udal taldeak Amurrioko Barruti Judizialaren gaineko desagerpenaren aurka agertu dira

Azken egunotan norbere kabuz egin bezala, oraingoan Amurrioko Udal taldeek aho batez sinatu dute Amurrioko Epaitegiaren desagerpenaren aurkako adierazpen instituzionala.

Ostegun goizean, Amurrioko udal taldeen  bozeramaile diren Robero Gonzalezek (PSE), Montse Canivek (PP), Luis Mariano Alavak (Bildu) eta Josune Irabienek (EAJ-PNVko ordezkari eta bertako alkatea) aho batez, oraingo Amurrioko Barruti Judizialaren gaineko desagerpenaren aurkako adierazpen instituzionala izenpetu dute.

Adierazpenak, Amurrioko Epaitegia mantentzeko eskaria egiten du, eta 7 udalek osatzen duten Barruti Judiziala bere horretan utziz. Auzokideen eskubide eta interesak bermatze aldera, justizia administrazio zerbitzu hurbila ematea eskatu dute. Horrez gain, langileen etorkizuna kolokan dagoenaz jabeturik, elkartasuna eta laguntza adierazi dute udal taldeek. Elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzeko eskatu dute, besteak beste.

Akordio hau, Espainiako Presidenteari, Euskadiko Lehendakariari, Justizia Ministroari, Euskadiko Justizia Sailburuari, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Presidenteari, Botere Judizial Kontseilu Nagusiaren Presidenteari eta Amurrioko lehenengo instantziako epaileei helaraziko zaiola adierazi dute egindako agerraldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide