Udalekuetara joateko aukera zabalik da

Haur eta gazteak udara begira daude dagoeneko. Aiarako Udalak, programa ezberdinak antolatu ditu aisialdira begira, eta gazteenek, udalekuez gozatzeko aukera izango dute, besteak beste. Ekainaren 24tik 28ra Orioko aterpetxean egingo duten egonaldirako azken leku libreak betetzeko izen emate epea ireki du bigarren aldiz. Maiatzaren 11rarte aukera izango da horretarako. 

Izena emateko baldintzak        

Haur eta gazteak udara begira daude dagoeneko. Aiarako Udalak, programa ezberdinak antolatu ditu aisialdira begira, eta gazteenek, udalekuez gozatzeko aukera izango dute, besteak beste. Ekainaren 24tik 28ra Orioko aterpetxean egingo duten egonaldirako azken leku libreak betetzeko izen emate epea ireki du bigarren aldiz. Maiatzaren 11rarte aukera izango da horretarako. 

Izena emateko baldintzak        

1996-2005 urte bitarteetan jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago udalekua, eta baldintzetako bat Aiarako udalerrian erroldatuta egotea edota Etxaurren Ikastolako ikasleak izatea izango da. 

Egonaldiak 95 euroko prezioa du eta bi epetan ordaintzeko aukera eman du Udalak. Era berean, izena ematean ordaindu beharreko gutxieneko 50 euroak, maiatzaren 11tik aurrera ez direla itzuliko ohartarazi dute. Aiarakoudala.com atarian edo Udaletxean bertan eman daiteke izena, formulario bat betez. Orria bete ostean, udaletxean bertan entrega daiteke (Arespalditzan eta Luiaondon), edota internet bidez: info@aiarakoudala.com helbidera igorriz. Orri honekin batera partaidearen osasun-txartelaren kopia bat ere aurkeztu beharko da.

Udalekuetarako haur eta gaztetxoen kopurua mugatua da eta izen emateko ordenaren arabera onartuko dira partaideak. Halaber, epealdia igarota, egonaldian parte hartzeko aukera duten ala ez baieztatuko du Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide