Udal aurrekontu proposamenari egindako ekarpenak aurkeztu dituzte PSE-EEk eta EAJk

Udaleko Gobernu taldeak egindako zirriborroaren gainean emendakinak egin dituzte Laudioko bi alderdi politikoetako ordezkariek. Prentsa oharren bidez, jakinarazi dute bi taldeek, kultur taldeei, kirol taldeei edota gizarte eragileei ematen zaizkien dirulaguntzak, iazkoaren pare mantentzeko jarrera dutela.

Udaleko Gobernu taldeak egindako zirriborroaren gainean emendakinak egin dituzte Laudioko bi alderdi politikoetako ordezkariek. Prentsa oharren bidez, jakinarazi dute bi taldeek, kultur taldeei, kirol taldeei edota gizarte eragileei ematen zaizkien dirulaguntzak, iazkoaren pare mantentzeko jarrera dutela.

Laudioko EAJ-k "enplegu eta prestakuntza sustatzeko programetarako laguntzak murriztuko direla eta, indarrean dauden programak indartzeko prestakuntza ikastaroak antolatzeko proposamena egin" dio Gobernu taldeari. Horrez gain, inbertsioei egindako ekarpenetan Areta-Gardea ardatza asfaltatzea eta  Goikoplazako Etxebarri Baserria zaharberritzeko proiektua hasi eta berritze lanak burutzea daude.

Euskara eta komunikabideen alde

Bertako komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntza zehatzak bideratzea ere eskatu dute Laudioko PNVtik. PSOEtik, berriz, komunikabide guztiei ematen zaizkien laguntzak "modu berean tratatzea" eskatu dute.

Atzoko egunez bidalitako oharrean PSE-EEko ordezkariek "San Roke Musika Taldeari iazko dirulaguntza bera mantentzea" proposatu dute, " beren lana baloratuz, eta musika eskolaren funtzionamendu ona azpimarratuz, Laudioko udalarentzako gastu handirik ez delakoan". Gizarte Laguntzetara bideratutako partida babestuko dutela adierazi dute, " betiere, laguntza hauek nola banatzen diren argi utziz". Langabetuentzako eta jubilatzear daudenentzako bertako lan sustapenerako laurogeita hamar mila euro bideratzea da beste emendakinetako bat.

Egindako emendakin guztien berri jaso daiteke euren blog eta atarietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide