Apirilaren 12tik 24ra bitartean Bilbon ikusgai izango da Jose Luis Abajo Fernandez (1946) Porrilló Urduñan bizi den margolariaren lana. Bere esperientzietatik abiatuta, aiaraldeko txakolinaren inguruan jaso ditu munduko txoko ezberdinetatik pasa den esposaketak. Mexiko, Madril edota Toledon ezagutu dituzte artelan hauek, honezkero. Datozen egunetan Galeria Arte 7 aretoan egongo da edonoren dastamenerako, eskura.
Ikusi, entzun eta dastatzeko aukera
Erakusketa honetan Txakolinaren ibilbidea erakutsiko digu artistak. Leire Ibarrolaren sormen lanaren ostean, muntaia prestatu berri dute, beraz: Aiaraldeko txakolinaren ibilbidea.
Bilboko Juan de Ajuariagerra kaleko 19 zenbakian, goizez zein arratsaldez ikusteko aukera izango da astean zehar. Baita larunbat goizez ere.