Ertzaintzak desalojatu berri du Amurrioko Gazte Asanbladak gaur okupatutako eraikina. 70 lagun inguru bildu dira eraikinaren kanpoaldean okupazioaren aldeko aldarri honetan.
Gaur iluntzerako kazerolada eta manifestazioa
Arratsaldeko laurak aldera Lucas Rey ikastetxearen alboan dagoen etxea okupatu du. 17:00etarako mobilizazioa iragarrita zuten amurrioarrek herriko plazan okupazio honi babesa adierazi asmoz. 9 lagun sartu dira eraikinera, eta handik gutxira, Ertzaintzak horiek identifikatu ditu. Banan-banan irtenarazi dituzte gazteak. Identifikatuetako bat hedabide honetako argazkilaria da.
Gazte asanbladak gaur 20:30erako kazerolada eta manifestazio deitu du.