Julen Eizagirre (Amurrio, 1994) Arabako Kuadrila arteko bertsolari txapelketako finalera heldu da Aiaraldeko Altubepekoak taldekoekin batera.
Zelan joan da txapelketa?
Txapelketa orokorrean ondo joan dela esango nuke, Saioa onak egon dira eta ez hain onak baina garrantzitsuena jende gehiagok parte hartu duela parte da, talde gehiago sortu dira eta horrek erakusten du oztopoen gainetik arabar bertsolaritza osasun onean dagoela eta hedatzen hari dela .
Finalera heltzea espero zenuten?
Ba egia esan ez. Sorpresa hutsa izan da niretzat eta egia esateko oraindik ere ez nuen sinetsi, Aramaion oholtza gainera igo nintzen arte.
Zer nabarmenduko zenuke Arabako Kuadrila arteko Bertsolari txapelketatik?
Dagoen giro ona. Uste dut denon buruan proiektu komun bat dugunaren ideia dugula eta ez irabazi edo galtzearena., helburu bera baitugu denok ,Araban bertsoa eta euskara zabaltzea . Gainera denok gara ezagun edo lagunak geure artean beraz giroa guztiz lagunartekoa da.
Irabaziz gero, nori edo zeri eskainiko zenioke txapela?
Hasteko bertso-eskolari eta nola ez irakasle zein lagun paregabea den Izarri hein handi baten berari esker bainago mundu honetan . Gero lagun eta familiari eta azkenik Araba euskaldun eta bertsozale bat eraikitzen hari diren guztiei eta nola ez Ekaitz Samaniegori.