Aramaion larunbatean jokatuko den finalerako autobusa doan

Jada gertu dago Arabako Kuarila Arteko Bertso Txapelketaren egun handia. Larunbat honetan Aramaion festa giroa izango da goizetik hasita, eta nola ez, Aiaraldeko Altubepekoak taldea finalisten artean egonik, eskualdetik aterako den autobusa antolatu du Bertsozaleen Elkarteak.

Bertsolariak animatzera

Jada gertu dago Arabako Kuarila Arteko Bertso Txapelketaren egun handia. Larunbat honetan Aramaion festa giroa izango da goizetik hasita, eta nola ez, Aiaraldeko Altubepekoak taldea finalisten artean egonik, eskualdetik aterako den autobusa antolatu du Bertsozaleen Elkarteak.

Bertsolariak animatzera

Egunpasa ederra egiteko aitzakiarik ez da faltako. Dohainik izango baita Laudio eta Amurriotik pasako den autobuserako txartela. Aiaraldeko 6 bertsolariak animatzeko aiararrez betetzeko deia luzatu nahi izan dute bertsozaleek. Kantuan arituko dira Serapio Lopez (Ziorraga), Unai Mendibil (Amurrio), Ainhoa COmas (Amurrio), Iñaki Cabeza (Laudio), Julen Eizagirre (Amurrio) eta Izar Mendiguren (Laudio) bertsolariak. Finalerdietan saio orekatua egin ostean, beroketa lanetan ari dira larunbateko hitzordurako.

Animatzen diren bertsozale, lagun, senide eta herritarrentzako prest, 10:00etan Laudioko Institutuan izango da irteera, eta jarraian, Amurrioko Elizako biribilgunetik pasako da autobusa, 10:15ean.

Eguerdian poteoa abiatuko da Aramaioko plazatik, eta 14:30ean bazkaria izango da frontoian. Txosna, sagardo kupelak... giroturik eta sabelak asetuta, 17:30ean hasiko da Finala frontoian bertan. Idatzizko atalean Gasteizko Martin Ttipia eta Aramaioko Ai Ene! arituko dira lehian. Gaia honakoa izango dute: "Zer falta zaio Arabari?".

Bat-batekoan aldiz, Aiaraldeko Altubepekoak  arituko dira Aguraingo Sorginetxeren aurka bertsotan. Leiha eta giro bikaina ziurtaturik dago, inoiz baino gazteagoa izango da Txapelketa.

Autobusean lekua gordetzeko

Autobusean izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com helbide elektronikora mezua idatzi beharko da ahal bait arinen.

Bazkarirako txartela edota finalerako sarrerak eskuratzeko internet bidez egin daiteke www.bertsosarrerak.eu atarian sartuz, edota ohiko tabernetara joz. Laudion Ilargi Tabernan egongo dira salgai, Amurrion berriz, Txokogorrin.

Bazkaria eta saiorako bono arruntak 25 € balio du, bazkideentzako 20 €, eta 16 urtetik beherakoentzat 15 €. Saioa soilik ikusi nahi duenarentzat, finaleko prezioa 7€koa izango da, 5 €koa bazkideentzako, eta 16 urtetik beherakoek dohainik izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide