Martxoaren 11n, igande arratsaldez, Orozkoko Donibane Aretoan "Cruzadas cotidianas" antzezlana taularatuko dute. La Trapera antzerki taldearen azken lanak egunerokoan emakumeek pairatzen dituzten hainbat egoera agertuko ditu umorea eta sentsazio ezberdinak tarteko.
Cristina Castillo da obraren atorea, eta baita aktoreetako bat ere. Beste 3 pertsonairekin batera orozkoarren arratsaldea gozatzeko aukera emango du.
4 eurotan jarriko dira sarrerak salgai, antzokiko leihatilan, lana hasi baino ordu bete lehenago.
Aurrerapena ikusgai
Bideo honetan ikus dezakezue aurrerapen bat.