Aiaraldeko bertsolariak finalean izango dira

Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia taldeek finalerako txartela lortu zuten larunbateko kanporaketan. Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan aurkari izango dute Aguraingo Sorginetxe taldea, atzoko finalerdiko garailea.

Otsailean hasi zen bertso liga arabaldean. Geroztik hamarnaka arabar pasa dira txapelketaz txapelketa bertso idatzietan nahiz bat-batekoetan parte hartuz. Arabako bertso txapelketaren webgunean jarraipena egin diote ikusentzunezkoen bitartez.

Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia taldeek finalerako txartela lortu zuten larunbateko kanporaketan. Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan aurkari izango dituzte ______________ ,  atzoko finalerdiko garaileak.

Otsailean hasi zen bertso liga arabaldean. Geroztik hamarnaka arabar pasa dira txapelketaz txapelketa bertso idatzietan nahiz bat-batekoetan parte hartuz. Larunbatean Zigoitiako aretoa 100 bat lagunekin beteta hasi zen finalerdia. 

Antzerkia eta umorea nagusi

Idatzizko atalean zein bat batekoan, mozorroak eta antzerkia nagusi izan ziren. Idatzietan, esaterako, Trikiporru taldeak “Urdanga  Arin”en inguruko bertsoak taularatu zituen kiirolari eta enpresariz jantzita. Ikusentzunezkoa ere ez da faltan izan. Martin ttipia taldea berriz “Jimez ijito familia” bilakatu zen, eta umoretsu aldarrikatu zuten ijito eta vascoen arteko lehen asanblada.

Bat-batekoan, desafio orekatua eta zuzena

Arazo handirik gabe aurrera joan ziren bi taldeetako bertsolariak. Bat batean aritu diren bi taldeek tamainan erantzun diote elkarri. Aiaraldeko Altubepekoak taldea osatu dute Serapio Lopezek, Unai, Mendibilek, Iñaki Cabezak, Julen Eizagirrek, Ainhoa Comasek eta Izar Mendigurenek. Gasteizko Kakiturri-Eharin aldiz, Beitto Martinez, Juna Mari Juaristi, Ricardo Gonzalez de Durana eta Xabier Rico izan dira bertsolariak.

Ainhoa Comas eta Rikardo Gonzalez de Durana Martxoaren 3ko gertakarien harira jarri ditu kantuan gai jartzaileak lehenbizi.  Rikardo semea atxilotu dute eta polizia etxetik bueltan dira ama-semeak.  Zortziko nagusian Comasek: “Zuregana joan behar izan dut familia dena izutuz/mila aldiz esana dizut ta ibili behar duzu kontuz/ bihotzarekin sentitu eta jokatu ezazu buruz /gatazkak ez dira ta konpontzen gatazka gehiago sortuz”. 

Zortziko txikian aritu ziren Unai Mendibil amurrioarra eta Juan Mari Juaristi gasteiztarra, jarraian. Unairen pisukidea etxeraino lagundu du Juaristi munizipalak, ordu txikitan. Eta ez omen da lehen aldia, Mendibilen esanetan. Zera aurpegiratu dio: “Aguantea daukala badigu erakutsi / Baina munizipalek fundamentu gutxi / Kalean hor botata eta ez ikasi /Hurrengoan tabernak mesedez ez itxi”.

Puntuari erantzunaren ostean bakarkako gaiari helduta bina bertso kantatu behar izan zuten talde bakoitzeko 2 kidek. Izar Mendigureni, txikitako lagun min batekin lehen aldiz haserretzea egokitu zitzaion. “40 urte jadanik ni naiz dama esperientziaduna / Baina lapurtu egin didate  nire etxeko zalduna/ Ta komunetik bota egin dut  ezkontzako eraztuna/ ohean kezka jarduna/ dena hotza ta iluna/Nahi gorrotoa sentitzen dudan helduko da maitasuna/haserretzen ez den pertsona bat, ez da benetan laguna”. Beitto aldiz, korrikaldia hastear den atleta baten azalean jarri zuten. Ateratzeko prest eta urduri. “Zein gertu dauden marra hontatik /porrota ta garaipena”.

Aramaioko finalera joateko autobusa doan

Martxoaren 24an, larunbatez izango da finala 17:30etik aurrera. Antolatzaileek esan dutenez, goizeko 10etan aterako da autobusa Laudiotik, eta doakoa izango da. 14:30ean bazkaria egingo dute frontoian bertan eta jarraian hasiko da Arabako Txapelketako finala. Ilargi (Laudio) eta Txokogorri (Amurrio) tabernetan daude sarrerak salgai, eta bertan izena eman daiteke autobusez joateko.

araba.sustapena@bertsozale.com emailera idatziz ere eman dezakezue izena.

Aiaraldeko bertsolariak animatzeko aukera ederra!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide