Martxoan zehar, lehentasunezko beharrei erantzuteko aukera emango du Orozkoko Udalak diru laguntza hauen bitartez. Hala nola, "oinarrizko altzariak eskuratzeari, bekez aparteko eskola gastuei, edo alokairuei" ematen zaie, Josu Sanpedro alkatearen esanetan, diru laguntza honen zatirik handiena.
Aurten, 11.419 euro jaso ditu Orozkok zeregin honetarako, Eusko Jaurlaritzatik. Iaz baino 683 euro gehiago. Udalak, berriz, 20.000 € jarriko ditu aurtengo beharrei erantzuteko.
Martxoan, urrian eta azaroan aukera
Dirulaguntza hauek (AES) eskatzeko epea martxoan bukatuko bada ere, "urria eta azaroan berriz emango da eskaerak egiteko aukera" .