Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo eta Aiarako Kuadrillako euskararen datuak, ohar historikoak, euskararen ezagutze eta erabiltze zenbakiak...Bestelako zerbitzuen artean, bekak, titulazioak, elkarteek kontaktuak eta merkatarien zerbitzuen gida ere ageri dira gida honetan.
Euskaraz zerbitzatzeko prest
Denda, taberna, jatetxe...zerrenda luze bat aurkituko duzu gune euskaradunen artean. Aiarako Kuadrillaren ekimen hau 5 udalen lankidetzarekin egin da eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketari esker ere atera da aurrera.
Aiaraldea Komunikazio Leihoaren lana
Kudeaketa eta informazio zein diseinu lanak Aiaraldea Komunikazio Leihoak hartu ditu beregain. Emaitzak interneten ere ikusgai dira.