Gaur, Laudioko Gure Aukera Kultur Elkarteak abiatuko duen programazioa irekiko du Karmelo Landa ezker abertzaleko kideak. "Oraina landu etorkizuna eraikitzeko" lemapean emango du hitzaldia.
Gure Aukerako egitaraua abian
Elkarteko kideek adierazi dutenez, "hileroko maiztasunez kultur jarduerak eskaintzeko asmoa" dute Gure Aukeran. Hitzaldiez gain, sexualitatearen inguruko tailerra ere izango da hurrengo ziten artean.
Egitarau honen bidez jendartera ireki nahi dute elkartearen ekimena. Laudioko herritarrei begira antolatu dira, eta proposamen berriak jasotzeko prestutasuna agertu dute. Jarduera hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute era berean.