Eskualdean toponimiaren inguruko bilketa lanean diharduen jendea dago. Euskarazko lekuen izenak aztertu eta bildu asmoz, herriak, auzoak zein bideak eta inguruak arakatzen ematen dituzte ordu batzuk. Adituek diotenez, toponimia "herri baten historia liburua da, urte eta urteetan, gure aurreko hainbat belaunaldik utzitako arrastoa". Ikerketa historiko, linguistiko eta abarrerako balio du lan honek.
Nazio Batuen Erakundeak ondare izaera onartu zion toponimiari. Adituek diotenez, "modernitateko produkzio-sistemen aldaketak direla-eta, izen asko eta asko betiko galtzeko arrisku bizian daude".
Ortoargazkiak eta mapak eskuratzeko
Airetik ateratako argazkiak -ortoargazkiak- eta mapak ikusgai dira laudioibarra blogean. Aiara, Arakaldo eta Zaratamo dalerrietakoak falta dira, eat Amurriokoa eguneratzeke dago. Dena den, lguztiak bildu eta zabaltzeko lanean jarraitzen dute eskualdeko toponimia adituek.
Udaletako bakoitzean ere paperean eskura daitezke mapa hauek.