Gaurtik aurrera izendatuko dituzte Espainiako Gobernuaren autonomia erkidegoetako ordezkariak. Azken berriek diotenez, Carlos Urquijo (Laudio, 1964) laudioarra izango da Euskadiko Autonomia Erkidegoan kargu hori hartuko duena.
Egun Mikel Cabiecesen (PSOE) lekukoa hartuko du Urquijok. Alderdi Popularreko hautagaiak, zinegotzi lanak bete ditu azken urteetan. Laudioko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean egin du bere ibilbidea, eta bereziki, Barne Sailburuordetzan eman ditu bere ekarpen entzutetsuenak.
Gobernuko ordezkari izana
2003an Enrique Villar delegatuaren ordezko gisa hartu zuen kargu hau denbora laburrean bada ere. Oraingoan, kargua zuzenean onartzeko puntuan egon daiteke Urquijo.