Aiaraldeko bizilagunek, Laudion ez ezik Amurrion ere erabili ahal izango dute tanatorio berria. Larraz Ehorztetxeak eskatutako baimenak onartu ditu Amurrioko udalak, obrak lehen bailehen egin ditzaten. Kaltzadako Industriaguneko pabiloi bat erabiliko dute horretarako eta sei hilabetetik bi urtera arteko epean bukatuta egotea hitzartu dute.
Alkatetzatik adierazi dutenez beila areto bi izango ditu Amurriok, eta baita itxarongela bat ere. Zerbitzua inguruetako herritarrentzat ere "aurrerapausu" izan daitekeela azpimarratu dute. Izan ere, Artziniega, Aiara zein Urduñako biztanleek ere ez dute Laudioraino joan beharko laster barru.
Bienbitartean, hileta zibilak antolatzeko areto bila jarraitzen dute. Aho batez onartu zuten joan den 2010eko uztailan orduko udal ordezkari politiko guztiek.