"Emakumea ezkutatzeak ere, bere izana zapaltzen du"

MARI DOMINGI (Euskal Herria). Ez dakigu zenbat urte dituen  baina Olentzerok beste izango ditu agian. Hamarkada honetara arte gerizpean izan den emakume honek gero eta haur gehiagoren bihotzetan du gordelekua. Olentzeroren laguna da Mari Domingi. Egunotan bailara honetan ere izango dela kontatu digu.

 

Zenbat kilometro ibili behar duzue hona ailegatzeko?

Puff… hamaika mila eta hamaika pausu dira handik eta hona ibilian ibilian egiten ditugunak abenduan. Oinak pixkat urratuta iritsi gara aiaraldera aurten ere, ez pentsa!

MARI DOMINGI (Euskal Herria). Ez dakigu zenbat urte dituen  baina Olentzerok beste izango ditu agian. Hamarkada honetara arte gerizpean izan den emakume honek gero eta haur gehiagoren bihotzetan du gordelekua. Olentzeroren laguna da Mari Domingi. Egunotan bailara honetan ere izango dela kontatu digu.

 

Zenbat kilometro ibili behar duzue hona ailegatzeko?

Puff… hamaika mila eta hamaika pausu dira handik eta hona ibilian ibilian egiten ditugunak abenduan. Oinak pixkat urratuta iritsi gara aiaraldera aurten ere, ez pentsa!

Lan handia egingo zenuten…

Olentzerorekin batera jo eta ke aritu naiz baserriko inguruetan. Astoak ere lagundu digu. Gure lastotegia opariz beteta dago eta aurten, jostailu koloretsuak bildu ditugu… handiak, txikiak, bigunak, zurrunak, egurrezkoak, beirazkoak, paperezkoak, birziklatuak, zahar berrituak… Den denak lagun guztiekin konpartitzeko.

Gutun asko izan dira jaso dituzuenak?

Bai noski! Urtero milaka gutun idazten digute Amaiak, Aitzolek, Sarak, Josek, Camilak eta Zugaitzek… eta eskuekin zenbaezinak diren beste infinitu gutun!! Mendipuntako baserri ondoan badugu etxola bat guzti guztiak gordetzeko. Egin duen eguraldia kontuan izanik, euriak eta hotzak zapuztuko zituzten bestela! Baina lasai egon zaitezkete aiaraldeko umeak… zuen gutun guztiak hantxe bilduta baitugu, katuak lo egiten duen izkinan bertan.

Opariak ala ikatza?

Ikatza biziaren oinarrizko elementua da… sua egiteko erabiltzen duguna. Biak ala biak ederrak dira opari gisa jasotzeko baina, euskara maitatu eta ahoan astintzen duenak –eskolan, kalean eta lagunekin- , bere desioa beteta ikusiko du igandean.

Zurekin batera emakumearen oihartzuna zabalagoa izango da.

Helburu horrekin ere agertu naiz euskal jendartera. Gaur egun oso agerikoa da emakumearen zapalkuntza bizitzako esparru guztietan. Emakumeak historian, kulturan eta eguneroko politiketan ezkutatzeak edo desagerrarazteak ere, bere izana zapaltzen du.

Askotan ez gara ohartzen, halako ospakizun eta tradizioek duten balioen transmisioaz, eta erantsitako kutsu patriarkalaz. Mari Domingiren agerpenak emakumeon presentzia eta beharraren irudikapena izan nahi du. Txikitatik emakumea gizonaren pare errekonozitu eta aldarrikatzeak izugarrizko garrantzia du etorkizuneko jendartean.

Mezu garrantzitsuren bat?

Segi euskaraz solasten, zabaltzen eta maitatzen. Eta zoriontsu izan!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide