Udazkeneko multimedia eskoletan izena emateko epea, zabalik

Azaroaren 28tik abendua bitarte, sei ikastaro, bi hitzaldi eta barnetegi bat antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta ikasgaiez gain 14-17 urte bitartekoentzako multimedia barnetegia izango ditu nobedade.

Azaroaren 28tik abendua bitarte, sei ikastaro, bi hitzaldi eta barnetegi bat antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta ikasgaiez gain 14-17 urte bitartekoentzako multimedia barnetegia izango ditu nobedade. Udazkeneko multimedia eskolen helburua euskaraz eta teknologia berriez gozatzea da. "Teknolgoia berriak, komunikazioa zein adierazpen edo espresio mota ezberdinake zagutu eta erabiltzen ikasteko aukera bat da hau", azaldu du Gartzen Garaio antolatzaileetako batek. Ikastaroak 20 ordutakoak izango dira eta tailerrak 9 ordukoak.

Multimedia ikasgai

Eskolak eskualde zein hedabide desberdinetako profesionalek emango dituzte. Bideoen postprodukzioaz, esaterako, Hamaika TBko kide den Lander Pereiro izango da irakasle. Telebista errealizazioan, aldiz, Josu Garaio izango da gidari; eta Oinarrizko diseinugintzaren ikastaroa Iraia Aspuru diseinatzaile amurrioarrak emango du.

Beste hiru ikastaro-tailerrak bederatzi orduko iraupena izango dute. Horien artean daude Irune Izquierdok Argazkigintza artistikoaren inguruan emango dituen klaseak, Xan Harriague Berriako kazetariak eskainiko duen Internet Kazetaritza ikastaroa eta Zuzeneko emisioena. Honetaz gain, Transmedia fenomenoa eta Web telebistak aztertuko dituen bi hitzaldi ere egingo dituzte.

Aurtengo berrikuntza gazteei zuzendutako multimedia barnetegia da. Azaldu dutenez, abenduaren 17 eta 18an eingo dute Urduñako aterpetxean. Inguruko gazteekin irratigintza, zinemagintza, bideogintza eta interneteko beste zenbait tresna landuko dituzte era ludiko batean. Asteburuko egonaldiaren prezioa 50€koa izango dela ere aurreratu dute.

Izen ematea

Ikastaroetan izena emateko ume@aiaraldea.com helbide elektronikora emaila bidali behar da. Ikastaroen prezioak 5€ eta 10eurotakoak dira. "Jendeari ahalik eta eskuragarrien izateko jarri dugu, Arabako foru aldundiaren dirulaguntzaz antolatzen ditugu eskolak eta", erantsi du Garaiok. Informazio gehiago ume.aiaraldea.com webgunean jarri dute eskura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide