PSEk Aiarako kuadrillan hartutako lehenengo erabakiak kritikatu ditu

Azaroaren 4an Aiarako kuadrillako lehenengo plenoa egin zen Arespalditzako udaletxean. Kuadrillako presidentea hautatzeko PSE eta EAJk akordioa egin zuten arren,  komunikabideei bidalitako ohar baten bidez lehenengo plenoan hartutako erabakien inguruko euren desadostasuna adierazi dute PSEko kuadrilla-kideek. 

Laudioko PSEk Aiarako kuadrillan hartutako lehenengo erabakiak kritikatu ditu
Azaroaren 4an Aiarako kuadrillako lehenengo plenoa egin zen Arespalditzako udaletxean. PSE eta EAJk egindako akordioa izan arren, lehenengo plenoan hartutako erabakien inguruan bere desadostasuna adierazi dute PSEko kuadrillako kideek komunikabideei bidalitako ohar baten bidez. 
Ohar honetan PSEk EAJrekin zeukan akordioaren oinarriak plazaratu ditu: Aiarako eskualdeko kokapen fisikoaren aldaketa, Amurrioren integrazioa zabor-bilketaren sisteman eta eskualdeko batzordeen zuzendaritzak alderdi guztien artean banatzea. PSEren ustez, akordioren baldintza hauek Aiarako kuadrillan benetako eskualdeko irizpidea bermatzea eta gastuen murrizketa lortzea izan zeukaten helburu. 
Plenoan gertatutakoaren inguruan PSEk batzordeen zuzendaritzak ez banatzea leporatzen dio EAJri, haien akordioa gogoratuz. Bestalde, Gobernu lokalaren batzordearen konfigurazioa, EAJ, Bildu, PP eta Okondo Baik osatzen dutena, kritikatu izan du ordezkagaitasuna ez bermatzeagatik. Azken kritika ekonomiari lotutakoa da. Izan ere, Mikel Lasari hilero 30 ordu inguruko liberazioa onartu zaio eta Kuadrillako kideen bidaia-sari berriak aprobatu egin dira.  Kasu honetan, kritika EAJri ez ezik, PP, Okondo Bai eta Omniari zuzendutakoa da erabaki hauen alde botoa emateagatik.
Irailaren 28an, Aiarako kuadrillako hauteskundeak egin ziren non Mikel Lasa, Laudioko EAJko zerrendaburua, presidente izendatu zuten EAJ, PSE, PP eta Okondo Bairen botoei esker. 29 biltzarkideetatik, EAJk 16 lortu zituen, Bilduk 11, eta besteak eskualdeko alderdien artean banatu ziren.

Azaroaren 4an Aiarako kuadrillako lehenengo plenoa egin zen Arespalditzako udaletxean. Kuadrillako presidentea hautatzeko PSE eta EAJk akordioa egin zuten arren,  komunikabideei bidalitako ohar baten bidez lehenengo plenoan hartutako erabakien inguruko euren desadostasuna adierazi dute PSEko kuadrilla-kideek. 

Ohar honetan PSEk EAJrekin zeukan akordioaren oinarriak plazaratu ditu: Aiarako eskualdeko kokapen fisikoaren aldaketa, Amurrioren integrazioa zabor-bilketaren sisteman eta eskualdeko batzordeen zuzendaritzak alderdi guztien artean banatzea. PSEren ustez, akordioren baldintza hauek Aiarako kuadrillan benetako eskualdeko irizpidea bermatzea eta gastuen murrizketa lortzea zeukaten helburu. 

Plenoan gertatutakoaren inguruan PSEk batzordeen zuzendaritzak ez banatzea leporatzen dio EAJri, haien akordioa gogoratuz. Bestalde, Gobernu lokalaren batzordearen konfigurazioa, EAJ, Bildu, PP eta Okondo Baik osatzen dutena, kritikatu izan du ordezkagaitasuna ez bermatzeagatik.

Azken kritika ekonomiari lotutakoa da. Izan ere, Mikel Lasari hilero 30 ordu inguruko liberazioa onartu zaio eta Kuadrillako kideen bidaia-sari berriak aprobatu egin dira.  Kasu honetan, kritika EAJri ez ezik, PP, Okondo Bai eta Omniari zuzendutakoa da erabaki hauen alde botoa emateagatik.

Irailaren 28an, Aiarako kuadrillako hauteskundeak egin ziren non Mikel Lasa, Laudioko EAJko zerrendaburua, presidente izendatu zuten EAJ, PSE, PP eta Okondo Bairen botoei esker. 29 biltzarkideetatik, EAJk 16 lortu zituen, Bilduk 11, eta besteak eskualdeko alderdien artean banatu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide