Elexalde eta Uribarri auzoetan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira asteotan

Asteotan, auzo hauetara heltzeko zirkulazio bideak hobetzeko lanak egingo dira Arrankudiagan. Elexalde eta Uribarri auzoetan irisgarritasuna bermatzeko epea hiru hilabetekoa da eta 110.000 euroko finantzaketa izango du obra honek.

Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduko badu ere, Udalak ere inbertsioa egingo du zeregin honetan.

Lehenbiziko ibilbidea, frontoi atzetik Iberlandara arteko 100 metroko tartea izango da. Bigarren zatia, aldiz, tren geltoki azpitik doana izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide