Laudioko jaietarako egitarau anitza prestatu dute

Hamabost egun besterik ez da falta Laudioko Sanroke jaieii hasiera emateko. Egun gutxiren faltan, koadrilen, jai koordinadoraren zein txosna batzordearen egitaraua erdietsita dago.

Abuztuaren 14ko pregoiaren irakurketarekin abiatuko da egitaraua. Ohikoa den legez, aurten ere pregoilaria izendatu dute: Untzueta Dantza Taldea. Aretako dantza talde honek hamarnaka urte darama euskal dantzen munduan lanean eta dantzari. Gure herriko festetan aurten ere arituko dira kaleetan zehar.

Txupina... eta has dadila jaia!

Hamabost egun besterik ez da falta Laudioko Sanroke jaieii hasiera emateko. Egun gutxiren faltan, koadrilen, jai koordinadoraren zein txosna batzordearen egitaraua erdietsita dago.

Abuztuaren 14ko pregoiaren irakurketarekin abiatuko da egitaraua. Ohikoa den legez, aurten ere pregoilaria izendatu dute: Untzueta Dantza Taldea. Aretako dantza talde honek hamarnaka urte darama euskal dantzen munduan lanean eta dantzari. Gure herriko festetan aurten ere arituko dira kaleetan zehar.

Txupina... eta has dadila jaia!

Abuztuaren 15ean eguerdia iritsi aurretik koadrila bakoitzak bere "pankarta" aurkeztuko du herriko enparantzan. 12etarako txupina jaurtiko da plazako balkoitik eta kalejirari helduko diote herritarrek. Bigarren txupina 13etan izango da Txosnagunean.

Egunean zehar ez da aspertzeko betarik izango: eski taula txapelketa, perkusio emanaldia, bokata jana, diskofesta, eta gaueko 21etan IZARGI taldearekin erromeria Txosnagunean.

Abuztuaren 16 eta 17ak ere beteko ditu ordea Laudioko kaleak. Pergola, plaza, aldaikoerreka, Txosnaguneko karpa zein erdiguneko kalek musikaz eta ekitaldiz beteko baitira. San Roke Musika Bandaren kontzertuak, txistulariekin esnatzeko hitzorduak, haur eta gaztetxoentzako tailer eta jolasak Kirikiño taldearen eskutik, Gaztetxeko herri bazkaria eta mus txapelketa, fandango eta arin-arinaren txapelketak, umorea eta antzerkiak... Ohiko ekimen arrakastatsuek segida izango dute 2011n ere.

Bigarren txanpa

Etenaldi labur baten ostean, zazpi eguneko jaiak berrartuko dira abuztuaren 24an. Asteazken horretan, pilota eta dantza izango dira beste batzuen artean. UNTZUETA DANTZA TALDEAk Soka dantza eta lamuza parkeko herri bazkaria antolatuko ditu laudioarrentzat. Bazkalosterako 'erdizka lauetan'ekin dantza herrikoiez gozatzeko aukera izango da eta Txosna Batzordearen eskutik KANTUKADA hasiko da arratsaldeko 7etan. PIRULO TXOUaren ikuskizunaren ostean DJ gauarekin dibertituko dira gazteenak.

Kuadrilen eguna ekarriko digu biharamunak: zelai errea, kuadrilen bazkaria, Basalarrinaren Mus Txapelketa, Kirol arriskutsuen lehia kuadrilen artean, zaldiprobak...eta eguna bukatzerako dantzaldiak nonhai. BAISALArekin herriko plaza beteko dute areto dantza zaleek. Tronpeten erritmora mugitu nahi dutenek ordea, ITZIARREN SEMEAK eta TXIMELETA ikusteko aukera izango dute Txosnagunean.

Abuztuarne 26a BASERRITAR EGUNA jaien azken txanpara ailegatuko garenaren erakusle izango da. Ez dira faltako boloak, gargantua, pintxo lehiaketa eta buru handiak. Ezta umeentzako ikuskizunak ere. Aurten KUKUBILTXO etorriko da txikienen gozamenerako. Herriko plazan KORRONTZI eta OINKARIren kontzertua egongo da gauean.

Odoloste egunean BERTSO HIP HOP jaia antolatu dute txosnagunean. KORRI XALTO eta BRINKO ere etorriko dira pailazokeriekin algarak barraiatzera. Dena den, odoloste janak herriko otorduak beteko ditu laudiarron artean. Gauerdian Presoen aldeko kalejirak zeharkatuko du erdigunea, eta gauaren xarmarekin hurrengo eguneko argi izpiak agertu artean, diskofesta, irrintzi lehiaketak, dantzaldiak...eta beste hainbeste izango dira protagonistak.

Abuztuaren 28an azken eguna izango da. Igandean musika banda eta gaiteroak izango dira zapi gorrien artetik. Bazkalorduan Kofradeek hartuko dute herriko elizpea. EGANen kontzertuarekin agurtuko ditugu jaiak, eta gaueko 23:30ean TXAKURRAREN ERREKETAk jarriko dio azken puntua aurtengo egitarauari.

On egin!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide