ELA eta LAB sindikatuek kontzentrazioa egin dute 11:00etan Guardian Llodio enpresaren aurrean. Era honetan nahi izan dute enpresaren zuzendaritzaren errepresio politika salatzea. Prentsa oharrean azaldu dutenez, gaur da instalakuntzen bikaintasuna eta enpresaren eredugarritasuna jendeari erakusteko ateak irekitzen dituen eguna. "Bikaintasuna enpresaren kanpoko irudia baino ez da, ateak itxita dituela prekarietatea, kaleratzea, zigorrak eta eskubideen urraketa gauzatzen baitu Guardian Llodiok". Horren adierazletzat jo dute enpresaren zuzendaritzak gaurko festara langileak ez agertzeak ondorioak izango dituela ohartaraztea.