Kattalin neska zahar bat tentatzen keinuka ilargiari
Iparragirrek komediante ukazioa legetzat
Donostiako hiru damatxo bilutsirik daudenentzat
Hil da Jainkoa! Nork dantzatuko ote du soinutxu hori?
Hamalau atso tronpeta jotzen aita San Antoniori!
Igor Elortzak eta Unai Iturriagak kantatzen zuten bezala hasi dugu aste honetako agenda proposamena. Milaka hitz, milaka letra, milaka doinu… eta asteburu honetan leku bat guztien bilgune. Datorren zapatuen, Amurrioko antzokia bihurtuko da arabar kantuzaleen topagune, izan ere bertan ospatuko da Euskal kantu eta haur kantari txapelketako arabako finala.
Arratsaldeko 5:30etatik aurrera hainbat talde, bikote eta bakarlarik hilabetetan landutako kantuak oholtzara igoko dituzte. Aukera ezin hobea kantu herrikoi zein berriak entzun eta gozatzeko. Kantuz penak gozatzeko.