PSE-EE/ Txaro Sarasua: "Laudiok Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik finantziazio gehiago lortzeko egingo dugu lan"


 

Joan zen ostiralean, arratsaldeko zortzietan ekitaldi politikoa egin zuen Laudioko PSE EEk Aldaikorreka plazan. Bertan, Txaro Sarasua Laudioko PSE EEren zerrenda burua eta Txarli Prieto Arabako ahaldun nagusia izateko hautagaia izan ziren hizlari. 


 

Joan zen ostiralean, arratsaldeko zortzietan ekitaldi politikoa egin zuen Laudioko PSE EEk Aldaikorreka plazan. Bertan, Txaro Sarasua Laudioko PSE EEren zerrenda burua eta Txarli Prieto Arabako ahaldun nagusia izateko hautagaia izan ziren hizlari. 

Lorca herrian (Murtzia) lurrikararen eragina jasan behar izan zutenekin elkartasuna adierazi  eta gero, Laudioko udal gobernuan 8 urtez izandako EAJ taldearentzat izan ziren Txaro Sarasuaren hasierako hitzak. Aldaikorrekako parkinarekin eta zaborra biltzeko sistema berriarekin EAJk dirua alferrik galdu duela salatu eta PSE EE "gutxiagorekin gehiago egingo duela" aipatu zuen.  

  

Txaro Sarasuak Laudioko udala herritarren parte hartzera  zabaltzeko asmoa azaldu zuen. Hirigintza eta etxebizitza arloan, alokairua bultzatu, adinduentzako etxebizitza tutelatuak sortu eta  etxebizitza zaharrak eraberritzeko laguntzak bultzatzea izan ziren bere proposamenak, Laudioko ondareen inbentarioa egitearekin batera. 

Lan arloan, enplegu mahai bat osatzea eta eskualde mailako industrialdea abiarazteko proiektuak aipatu zituen PSE EEko hautagaiak. 

Euskarari dagokionez,  "gatazkak eta gaitzezpenak  saihestuz,  elebitasun efektibo baten alde" agertu zen. Kultura gaiei dagokienez, legealdi honetan Altzarraten erabilera anitzetako aretoa eraiki eta Lamuzako parkea berreskuratzeko lanak egin beharko direla aipatu zuen Txaro Sarasuak, horretarako Aldundia eta Jaurlaritzaren finantzazioa  beharrezkoak izango direla azpimarratuz. 

Txarli Prieto, Arabako Aldundirako hautagaiak, bere lehentasuna krisi ekonomikoari kontra egitea izango dela iragarri zuen, kontsumoa bereziki larri dabilelako Araban. Energia berriztagarrien alde agertu zen ere bai eta PSE EE Garoñako zentrala ixtearen aldekoa dela azaldu zuen.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide