Independentziaren aldeko manifestazioa debekatu du Herrizaingo Sailak

Urduñako egitarauaren barnean "Independentzia eta sozialismoa" lemapean  mobilizazioa egitea debekatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Baimena eskatu ostean, bihar gaueko hamabietan  Foru Plazatik abiatzekoa zen Urduñako gazteen aldarrikapena.

Urduñako egitarauaren barnean "Independentzia eta sozialismoa" lemapean  mobilizazioa egitea debekatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Baimena eskatu ostean, bihar gaueko hamabietan  Foru Plazatik abiatzekoa zen Urduñako gazteen aldarrikapena. Alabaina, eskualdeko komunikabideetan agertu denez, mobilizazioa ez baimentzea erabaki du Sailak "deialdiaren baitan erabiliko diren leloen artean  borroka da bide bakarra esapidea agertzen delako", eta Herrizaingo Sailaren iritziz, "biolentzia-adierazpenei babesa ematen die".
 
Deitzaileek bigarren deialdi bat egin dute. Manifestazioak "Euskal gazteria aurrera!" lema izango du, eta 23:30ean aterako da Foru plazatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide