Nuria Landa EB-Berdeak alderdi politikoaren Laudioko alkategaiak amiantoaren ondorioz minbizia duten herritarrei gizarte segurantzak gaixotasun profesionala aitor diezaien elkarte bat sortuko duela jakinarazi du. Landak azaldu duenez, Laudio da amiantoagatik Euorpan minbizi kasu gehien dituen herria. Horregatik, amiantoarekin lan egin duten instalakuntzen mapa egiteko duen asmoa iragarri du Ezker Batuakek. Helburua, garbitasuna bermatu eta lantegi hauetako pertsonak babestea izango da. "Kaltetutako pertsona guztiekin elkarte bat egingo dugu, Gizarte segurantzak gaixotasun profesionala aitor diezaien".