Udalak jakinarazi duenez, litekeena da erdigunean kokatuta dagoen gasolindegia San Jose auzoko biribilgunean ezartzea. Azken erabakia hartuta ez badago ere, baimen eskaerak aurkeztu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Udallaren arabera, biribilgunetik Laudiorako norabidea hartuta eskumara geratzen den zelaian eraikiko dute. 2009ko ekainean ebatzi zuen udalak Aldai kaleko gasolindegiaren leku aldaketa. "Gasolindegia dagoen tokian biribilgune bat egingo dugu, Etxegoien kalea, Dionisio Aldama, A-625 errepide zaharra eta Aiara etorbideko trafikoa antolatzeko".
Gasolindegiak 50 urte bete ditu irekita. 1959an jarri zuten martxan, 50 urterako jarduera baimentzen zion akordio bat medio. Leku aldatzearen ondorioz, 19.000 metro karratuko eremua proiektu berrietarako erabilgarri geratuko da. Aurreratu dutenez, garbiketa lanak egin beharko dituzte, " mende erdiko jardueragatik lurra kontaminatu egin da eta".