"Herri Urrats"ekin bat eginez Senperera joateko deia luzatu dute hainbat eragilek

Igandean izango da aurtengo ikastolen aldeko jaia Ipar Euskal Herrian. Lema "Laku bat mundura!" izatea erabaki dute. Milaka euskal herritar bilduko dira  Seaskaren eta ikastolen mugimenduari atxikimendua adieraztera. Egun osoan zehar batutako diruarekin, ikastolak sortu, konpondu eta baldintzak hobetzea izango dute xede. Laudio Ikastolak autobusa antolatu du 14 eurotan.
Amurrioko Udalak jakinarazi duenez, iaz autobusa atera ez zela eta aurten ez du autobus zerbitzua eskainiko. Dena dela, Herri Urratsera joateko deia luzatu dute.

Igandean izango da aurtengo ikastolen aldeko jaia Ipar Euskal Herrian. Lema "Laku bat mundura!" izatea erabaki dute. Milaka euskal herritar bilduko dira  Seaskaren eta ikastolen mugimenduari atxikimendua adieraztera. Egun osoan zehar batutako diruarekin, ikastolak sortu, konpondu eta baldintzak hobetzea izango dute xede. Laudio Ikastolak autobusa antolatu du 14 eurotan.
Amurrioko Udalak jakinarazi duenez, iaz autobusa atera ez zela eta aurten ez du autobus zerbitzua eskainiko. Dena dela, Herri Urratsera joateko deia luzatu dute. "Laudio Ikastolako autobusa betetzeko plaza dezente soberan daudenez, Amurioko Euskara Zerbitzura jo dute deialdia zabaldu asmoz", azaldu dute. Joan nahi duenak bihar goiza baino lehen eman beharko du izena Amurrioko kultur etxean.
Autobusa goizeko 07:45ean aterako da Amurrioko Antzokiko parkinetik eta 08:00etan jasoko ditu Laudioko autobus geltokian festarekin bat egingo duten aiaraldearrak. Itzulera 19:00etan izango da, Senperetik. Egitaraua www.herriurrats.com webgunean dago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide